Itxi

Mezularia

Gizartea

Lurralde Antolamendua erabakitzeko prozesu parte-hartzailea abian

1997an onartu ziren azken gidalerroak eta berriak ezarteko herritarren partaidetza bultzatu nahi dute.

  • 11:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berritzeko prozesua abian jarri du Eusko Jaurlaritzak. 1997an onartu ziren azken gidalerroak eta berriak ezarteko herritarren partaidetza bultzatu nahi dute.

Lan horretan ari da Jon Agirre Such. 15 gaien inguruan herritarrek duten ikuspegia bildu nahi dute. Horretarako antolamendu berriak eragingo dien eremuetan ari dira lanean herritarrekin.

Aurreko asteburuan Donostian egindako tailerraren berri eman digu Jon Agirre Suchek. Gaiaren inguruan ekarpenak egin nahi dituenak irekiaren bidez egin ditzake. Agirrenren ustez "ahalik eta iritzi gehiago bildu , orduan eta estrategia konpartituagoa" izango da.