Itxi

Mezularia

Caritas

Xabier Andonegi: 'Pobrezia kronifikatzea oso arriskutsua da'

Caritasek Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko txostena eman du argitara.

  • 11:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabier Andonegi Gipuzkoako Caritaseko ordezkariarekin aztertu dugu elkarteak iazko urteari buruz egindako txostena. Datuek erakusten dute Euskal Autonomia Erkidegoan pobrezia kronifikatzen ari dela. Andonegik esan du kronifikazio hori arriskutsua dela hainbat pertsona marginazio egoeran geratu daitezkeelako.

Andonegik pobreziari aurre egiteko baliabideak badaulea azaldu du, baina jende askok ez dituela erabiltzen. Horren harira, zerbitzu sozialak eskubidea direla eta zerbitzu horiek beharrean daudenak gizarteratzeko erabili behar direla gaineratu du.

Euskadi herri solidarioa da Caritasen ustez, eta gazteei boluntario lana egiteko eskatu die.