Mezularia
Gure Esku Dago galdeketa
Ekainaren 5eko galdeketaz aritu gara Beasain eta Azpeitiko alkateekin
Aitor Aldasorok eta Eneko Etxeberriak beraien herrietan bizi den giroaren berri eman digute
-
14:54 min
Gure Esku Dagok deituta igandean egingo diren herri galdeketei buruz hitz egin dugu Aitor Aldasoro Beasaingo alkatearekin eta Eneko Etxeberria Azpeitikoa alkatearekin. Biek azpimarratu dute igandekoa festa eguna izango dela, eta garrantzitsuena parte hartzea dela. Bi herrietan galdera ezberdina izango den arren, jendeak erantzutea da helburua alkateen ustez.
Etxeberriak gogora ekarri du 1934ean Euskal Herrian beste galdeketa bat egin zela, eta orduan Gobernadore Zibilak debekatu egin zituela eta alkateei dimisioa emanarazi ziela.