Mezularia
Ikasketak eta generoa
Izaskun Landaida: 'Gustuen eraikuntzan estereotipoek eragina dute'
Ikasketak aukeratzerakoan generoak duen eragina ikertu du Emakundek.
-
8:37 min
Azterketa 32 ikastetxetako 1.300 ikasleren artean egin dute. 1998an jaiotakoak dira. Ondorioa da, neska mutilek ez dutela atzematen genero estereotipoek ikasketa aukeratzeko orduan duten eragina. Aho batez erantzun dute, askatasunez eta gustuaren arabera aukeratzen dituztela ikasketak. Aldiz, karreren banaketak oraindik erakusten du osasun zientziak eta magisteritza direla neskek gehien hautatzen dituztenak. Mutilen gogokoenak ingeniaritza eta arkitektura dira.
Izaskun Landaidaren esanetan, estereotipoek baldintzatzen dute aukeraketa hori. Aldaketak egon diren arren, generoaren kontuak eragin handia du oraindik ere. Horri aurre egiteko baldintzak sortu behar direla azpimarratu du Landaidak.