Mezularia
Mezularia
Filosofia irakasleak kezkatuta Lomcek izango dituen ondorioekin
Oihana Ameskua Agora elkarteko ordezkariarekin hitz egin dugu.
-
Selektibitatea
11:05 min
Hego Euskal Herriko ikasleak selektibitate azterketa hasi duten egunean filosofia irakasleek ikasgai horrekiko duten kezka azaldu dute. Agora filosofia irakasleen elkarteko Oihane Ameskuak esan du Lomce egitasmoaren barruan filosofiaren etorkizuna ilun ikusten dutela.
Hezkuntzaren erreformak ikasgaia hautazko bihurtuko duela adierazi du. Ameskuaren esanetan "ikasketxe bakoitzak erabakiko du hautazkoen baitan filosofiak zein garrantzia izango duen".
Filosofia baztertu eta erlijio ikasgaia amu modura jarri dutenaren susmoa azaldu du Ameskuak. Azken notarako balioa izango du erlijioak baina errebalida azterketan ez da sartuko ikasgaia.