Mezularia
Gizartea
'Haur kalteberen kasuak ahalik eta azkarren detektatu behar dira'
Aitziber San Roman, Donostiako Udaleko Gizartekintzako zinegotzi ordezkariarekin hitz egin dugu.
-
6:31 min
Adingabeen bizi baldintza kaxkarrak edota beraien giza eskubideen urraketak atzeman eta horiei aurre egiteko tresna garatu du Donostiako Udalak.
Urtea hasi zenetik, 800 neska-mutikoren kasutan esku hartu du Udalak. San Romanek zehaztu duenez, kasu horien %95ari aurre egiteko nahikoa izaten da jarraibide batzuk eman eta jarraipena egitea. %5ak, ordea, bestelako arreta eskatzen omen du.
Datorren ikasturtean Donostiako ikastetxeen %80ak parte hartuko du programan.