Mezularia
Sagardoa
'2016ko uztako sagardoari jatorri izendapena jarri nahi diogu'
Ibon Aburuza Sagardogileen elkarteko zuzendariarekin hitz egin dugu.
-
6:25 min
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Sagardogile Elkarteak bertako sagarrekin egindako sagardoa indartzeko plana adostu dute. Gipuzkoako sagastiak bultzatzeko, urtero 300.000 euro baino gehiago erabiliko dira.
Ibon Aburuza Sagardogileen Elkarteko zuzendariak esan duenez, label sagardoa egin ahal izateko %100 hemengo sagarra erabili beharra dago, eta gaurko akordioak horretarako bidea erraztu egingo du. Horrez gain, aurten bilduko den sagarrarekin jatorri izendapeneko sagardoa lortu nahi dutela ere esan du 'Mezularia'n.
Azken urteotan sagardoa egiterakoan erabiltzen den sagarraren %70 da bertakoa.