Mezularia
Mezularia
'Euskal enpresekiko interesa somatu dugu Estatu Batuetan'
Jose Ignacio Hormaetxe Euskadiko Energia Klusterreko burua Washingtonen da.
-
7:04 min
Washingtonen Smithsonian jaialdian euskal kultura da aurten protagonista eta bertara hainbat arlotako ordezkariak joan dira, tartean enpresariak. Euskal enpresen eskaintzaren berri ematen ari dira bertan.
Jose Ignacio Hormaetxek gogora ekarri du Iberdrola, Gamesa eta Ingeteam, besteak beste, Estatu Batuetan lanean ari direla.
Herrialde horrek epe laburrean bere elektrizitate sareak berritu beharra dauzka eta inbertsio handiak egiteko asmoa duela azaldu du Hormaetxek. Bestalde, energia berriztagarrien arloan euskal enpresek zer eskaini badutela azpimarratu du.