Mezularia
Ekonomia
Igor Eizagirre: '5.000 lanpostuko lan eskaintza behar da Osakidetzan'
ELA sindikatuko Igor Eizagirrerekin Ertzaintzako eta Osakidetzako lan eskaintzak izan ditugu hizpide.
-
4:50 min
ELA sindikatuko Igor Eizagirrerekin, Ertzaintzako eta Osakidetzako lan eskaintzak izan ditugu hizpide. Osakidetzan 5.000 lanpostu eskaini beharko liratekeela uste du ELA sindikatuko ordezkariak. 3.000 lanpostu suntsitu direla esan du Eizagirrek, eta 10.000 interino daudela.
Eizagirreren ustez, ETT handi bat da une honetan Osakidetza. Horrez gain, Ertzaintzako lan eskaintzaren inguruan izan den epaia hizpide. Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du. Orain, helegitea aurkeztuko du Jaurlaritzak, baina, ELAren ustez, sustraietara joan behar da.