Mezularia
Solasaldia
Iruñeko okupazioaren harira sortutako ika-mika, hizpide tertulian
Ibai Fernandez eta Ivan Santamaria izan ditugu solaskide.
-
Okupak Iruñean
22:20 min
Larunbatean, Iruñean, gazte talde batek Sarasate pasealekuko eraikin bat okupatu eta udaltzainek hustuarazi ostean sortu den ika-mikari buruz hitz egin dugu 'Mezularia' saioko solasaldian.
Aritz Romeo Segurtasun zinegotziak atzo esan zuen epaileak eman zuela eraikina husteko agindua. Romeok argitu zuen Fermin Otamendi zaintzako epaileak telefonoz eman ziola agindua udaltzain buruei. Nafarroako Justizia Auzitegiak epaileak eta Udaltzain buruak izandako elkarrizketa argitara eman du.
Gertatutakoaren analisia egin dute Ibai Fernandezek eta Ivan Santamariak.