Mezularia
Eliza eta errautsak
"Ez da kezkatu behar senideren baten errautsak itsasoan bota baditugu"
Errautsak itsasora botatzea edo etxean gordetzea gaitzetsi du Vatikanoak. Lasaitasunerako deia egin du Unai Manterola Gipuzkoako Liturgiarako bikarioak: "fede kristauaren tradizioa da ehorzketa".
-
6:33 min
Errautsak itsasora botatzea edo etxean gordetzea debekatu du Vatikanoak, ohar baten bidez. Leku sakratuan eduki behar direla azpimarratu du: hilerrian, alegia. Unai Manterola Gipuzkoako Liturgiarako bikarioarekin hitz egin dugu 'Mezularia'n, eta lasaitasunerako deia egin du: "fede kristauaren tradizioa da ehorzketa", baina "ez da kezkatu behar, senideren baten errautsak itsasoan zabaldu baditugu".
Kontua da, esan duenez, tradizio kristaua aldatzean, ez nahastea beste sinismen batzuekin; esaterako, errautsak mendian botata, lurrarekin harremanetan gaudela: hori ez dator bat katolikotasunarekin.
ikotasunarekin.