Itxi

Mezularia

Mezularia

Atlantikoaren bi aldeetako Mintzodromoa azaroaren 12an

Argentinako Necochean eta Zubietako Araeta jatetxean izango da ekimena.

  • 4:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Atlantikoaren bi aldeetako Mintzodromoa egingo dute azaroaren 12an. Ainara Loiartek eman dizkigu, hain zuzen, Argentina eta Euskal Herria batuko dituen ekimenari buruzko xehetasunak 'Mezularia'. Izan ere, lehendabiziko aldiz, Argentinako Necocheako Euskararen Aste Nazionalean Mintzodromoa egingo dute, eta haiei babesa erakusteko beste bat egingo da aldi berean Euskal Herrian, Zubietan.

Mintzanet sariak ere emango dituzte ekitaldian. Zubietako Araeta jatetxean egingo da ekitaldian, eta, bertan parte hartzeko, izena eman behar da azaroaren 10a, osteguna, baino lehen 943 504 206 telefonoan edota info@mintza.net helbide elektronikora idatzita.

 

tzita.