Mezularia
Tokikom
Tokiko komunikabideen iragana, oraina eta etorkizuna aztertu dituzte
Alaitz Artolazabal Tokikomeko zuzendariak eman digu Tokikom jardunaldien berri.
-
12:19 min
25 bazkidek kudeatzen dute Tokikom elkartea eta 60 komunikabidek osatzen dute. Gaur Tokikom jardunaldiak egin dituzte Arrasateko Garaia Berrikuntza gunean. Alaitz Artolazabal Tokikomeko zuzendariak eman digu jardunaldien berri 'Mezularia'n.
Euskarazko toki komunikabideen iragana, oraina eta geroa aztertzen aritu dira. Horretan lagun izan dituzte, besteak beste, Kike Amonarraiz eta Jon Sarasua. Kataluniako toki Komunikabideen elkarteko ordezkaritza batek ere parte hartu du.
Tokikom sariak ere banatu dituzte. Azal onenaren saria Hiruka astekariak jaso du, Edukirik onenari dagokiona Usurbilgo Noauak eta Ikus entzunezkorik onenaren saria Goienari eman diote. Baleike. eus agerkari digitalari aipamen berezia egin diote.
diote.