Mezularia
Kirol Lanbide Legea
Jon Redondo:'Kirola era osasuntsu eta seguruan egitea ezinbestekoa da'
Kirol Lanbide Legeari buruz hitz egin dugu Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariarekin.
-
5:12 min
Euskal Autonomia Erkidegoan kirol alorrean ari diren profesional eta boluntarioen % 61k ez dute behar adinako prestakuntzarik edo titulaziorik, Jaurlaritzak egin duen inkestaren arabera. Legebiltzarrean tramitean dagoen Kirol Lanbide Legeak egoerari aurre egin nahi dio, eta 5 mila langile inguru birziklatzea aurreikusten du. 'Mezularia' saioan, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzaren Kirol zuzendariarekin hitz egin dugu.
Redondok esan du legea laster onartuko dela eta 3 edo 4 urteko epea irekiko dela orduan kualifikazioaren inguruko gabeziak zuzendu ahal izateko.
u ahal izateko.