Mezularia
Gizarte politika
Pobrezia energetikoari buruz aritu gara Lide Amilibiarekin
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketarako sailburuordeak egoerari aurre egiteko dauden neurrien berri eman digu.
-
8:53 min
Euskadin, 160.000 lagun daude pobrezia energetikoa jasateko arriskuan, eta egoera horri aurre egiteko Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den larrialdi laguntzen dekretu berriari buruz hitz egin dugu 'Mezularia'n Lide Amilibiarekin, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketarako sailburuordearekin.
Une honetan horrelako kasuei aurre egiteko laguntzak Udalek kudeatzen dituzte Gizarte Larrialdietako Laguntzen bidez, eta iaz larrialdiei aurre egiteko erabilitako laguntzaren % 40 bideratu zen argindar, ur, edota gas fakturak ordaintzera, inor zerbitzu horiek gabe gera ez dadin.
gera ez dadin.