Mezularia
Sare jardunaldiak
'Sufrimendu guztiak mahai gainean jarri behar dira aurrera egiteko'
Carmen Galdeano GALen biktimak Sarek egindako jardunaldietan parte hartu du.
-
5:15 min
'Giza eskubideak, konponbidea eta bakea' izeneko jardunaldiak egiten ari da Sare Gasteizen. Gaur lau biktima bildu dituzte mahaiaren bueltan Sufrimenduari ateak itxi, itxaropenari leihoak ireki goiburupean.
Carmen Galdeanok 'Mezularia'n esan du biktimen artean arazo gutxiago dutela batak bestearen minari errespetuz begiratzeko. Orain gizarteari ikastea dagokiola gaineratu du, batak besteari entzutea ezinbestekoa dela adierazi du.
Aurrera egiteko sufrimendu guztiak mahai gainean jartzea ezinbestekoa dela uste du Carmen Galdeanok.
rmen Galdeanok.