Itxi

Mezularia

Solasaldia

Pilar Lekuona, erizainen lana arautzen duen dekretuaz

Ibai Fernandez eta Itziar Irazabal izan dira gaurko solaskideak.

  • 24:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erizainek txertoak jartzeko edota botikak emateko derrigor medikuen baimena izatea ezartzen zuen dekretua onartu zuen Espainiako gobernuak, eta Osakidetzak dekretu horri aurre egiteko instrukzio bat onartu zuen maiatzean.

Horren bidez, Osakidetzak erizainen gain uzten zuen, atzera, txertoak ematea.  Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Erizainen Elkargoek helegitea aurkeztu zioten Osakidetzak erabakitakoari… Orain, epaileak kautelaz eten du Osakidetzaren erabakia, alegia, medikuaren preskripziorik gabe eraizainak txertoak jartzera behartzea.

Erabakiaren inguruko irakurketa egin du 'Mezularia'n Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizainen Elkargoko presidenteak.