Mezularia
Jardunaldia
'Haurren aurkako sexu abusuen % 90 familia barruan gertatzen dira'
Haurren aurkako sexu abusei buruzko jardunaldia egingo dute abenduaren 13an Leioan. Gure Sarea, Eraikiz kolektiboak eta Irakasle eskola ari dira elkarlanean.
-
11:14 min
'Haurren aurkako sexu abusuen sekretua hausten, prebentziorako hurbilketa bat' izeneko jardunaldia egingo dute abenduaren 13an Leioan EHUko Irakasle eskolan. Gure Sarea, Eraikiz kolektiboak eta Irakasle eskola ari dira elkarlanean antolaketa lanetan. Antolatzaileetako batekin hitz egin dugu 'Mezularia'n eta esan du haurren aurkako sexu abusuak aztertzeko lehen arazoa datu falta dela. Oso kasu gutxi salatzen dira.
Abusu gehienak, % 90, familia barruan gertatzen dira eta biktimak isilarazteko jarrera dagoela azpimarratu du. Gainera, haurren testigantzari ez omen zaio kasurik egiten. Epaitegietara iristen diren kasuak epaitegi arruntetan epaitzen dira.
Jardunaldiaren helburua 'gezurrak eta mesfidantzak alde batera uztea da' antolatzaileen esanetan. Parte hartu nahi duenak abenduaren13jardunaldia@gmail.com helbidean eman behar du izena.
izena.