Mezularia
Memoriak
Ander Izagirre:'Luisen kontakizunak gerraren desastrea erakusten du'
Gogora institutuak argitaratutako memoriaren inguruko lehen liburua idatzi du.
-
7:20 min
Gogora institutuak 'Memoriak' bildumako lehen liburua aurkeztu du. El siglo de Luis Ortiz Alfau lana Ander Izagirrek idatzi du, eta Luis Ortiz 100 urteko milizianoaren bizipenak biltzen ditu. Gerra zibila, kontzentrazio eremuak eta frankismoaren jazarpena ezagutu ditu Luisek. Ander Izagirrek berak kontatu ditu liburuaren nondik norakoak 'Mezularia'n.
Egilearen esanetan Luisena ez da istorio zaharkitua. Gaur egun munduan gertatzen ari diren hainbat gauza aurretik gertatu zirela gogoratzeko balio du. Horren lekuko errefuxiatuen gaur egungo krisia Gerra Zibilean errefuxiatuek bizi izandakoarekin parekatu du, "Jabetzen ez garen arren gauzak errepikatu egiten dira" Anderren esanetan.
netan.