Mezularia
Proiektua
Hirietako auzoen iraunkortasuna aztertzen ari da Gaindegia
Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak azaldu digu proiektua.
-
7:19 min
Euskal Herriko biztanleen % 88 hiriburuetan bizi dira, eta, hori kontuan hartuta, hirietako bizigarritasuna neurtzerakoan auzoetan erreparatzea ezinbestekoa dela esan du 'Mezularia'n Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak. Izan ere, hirietako auzoen iraunkortasu aztertzen ari dira, eta proiektuaren berri eman digu gurean.
Hiri-auzoak egitasmoaren bidez, Euskal Herriko hiriburuetan dauden 111 auzoen inguruko ikerketa egingo dute. Bost parametro zehaztu dituzte horretarako. Besteak beste, auzoen oinarria eta egitura azertuko dituzte eta etorkizunerako prest dauden ikusiko dute.
dute.