Itxi

Mezularia

Zubietako erraustegia

Erraustegiaz hitz egin dugu D.Itxasorekin eta J. Belaustegirekin

Azken egunetako erabaki judizialak hizpide izan dituzte Aldundiko eta GuraSOSeko ordezkariek.

  • 14:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak GuraSOS plataformaren helegiteaz erabaki arte, Zubietako erraustegia ez esleitzeko agindu dio Gipuzkoako Aldundiari Donostiako administrazioarekiko auzien bigarren epaitegiak. Azken egunetako erabaki judizialak hizpide izan ditugu 'Mezularia'n Denis Itxaso Aldundiko ordezkariarekin eta Joseba Belaustegi GuraSOS plataformako bozeramailearekin.

Ebazpenak dio administrazioek ezin dituztela auzitan dauden proiektuak aurrera eraman, epaitegiek kautelazko neurriei buruzko erabakiak hartu arte, horrek ezinezko egingo lukeelako babes judiziala. Gurasos plataformako Joseba Belaustegiren esanetan auto horrek argi erakusten du ezin dela proiektuarekin aurrera jarraitu justiziak hitz egin arte.

Gipuzkoako Aldundiak, ordea, ez dio aparteko garrantzirik eman epaiari. Denis Itxaso, diputatu nagusi ordeak esan du gehienera prozesua atzeratzea eragingo duela.

 

duela.