Mezularia
Made In basque
Oscar Sevillano: 'Bizitza errazten duten produktuak sustatzen ditugu'
Deki taldeak haurtxoa bere aulkitxoan edo orgatxoan kulunkatzeko sistema diseinatu du.
-
6:46 min
'Mezularia' saioaren Made In Basque atalean, Arrasatera jo dugu. Ekide enpresak 120 langile ditu. Diseinua, ingeniaritza, prototipatua eta fabrikazioa biltzen ditu, merkatuaren eskariei egokitutako irtenbide integral eta osoa eskainiz.
Ekidetik jaio zen Deki produktu propio, adimendu eta praktikoak egiteko. Kulunka eragiteko sistema, biberoia zintzilik jartzeko pintza edota aterkia orgatxoari lotuta eramateko aparailua egin dituzte besteak beste.
Oscar Sevillano Ekideko gerenteak azaldu duenez helburua bizitza errazten duten produktuak egitea da.