Mezularia
Alzeimerra
'Gizartea berrantolatu behar da zahartze prozesuari aurre egiteko'
Maximo Goikoetxea Aubixa fundazioko zuzendari exekutiboarekin hitz egin dugu. Alzheimerrari aurre egitea dute helburu.
-
6:24 min
Gaur aurkeztu da alzheimerrari aurre egiteko Aubixa fundazioa. Maximo Goikoetxea fundazioko zuzendari exekutiboak 'Mezularia'n esan du gizartearen zahartze prozesuari aurre egiteko prestatu behar duela gizarteak. Urte gutxi barru biztaleen herenak 65 urte baino gehiago izango ditu eta gizarteak horren jakitun izan behar duela azpimarratu du Goikoetxeak.
Adineko pertsonen % 6k tratu txarrak jasotzen dituztela azpimarratu du; dementzia dutenen artean, kopuru hori % 25ekoa da. Gizarteak horrelakoen aurrean beste alde batera begiratzen duelako sortu da, besteak beste, Aubixa elkartea.
ubixa elkartea.