Mezularia
Nafarroa
Manu Aierdi: 'Erriberako ur faltari erantzungo dio ubideak'
Erriberara ura eramango duen ubideari buruz hitz egin dugu Nafarroako Gobernuko presidente ordearekin.
-
11:13 min
Lau urteko geldialdia eta gero, Nafarroako ubidearen bigarren zatia egitea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Erriberan Kalitatezko ur falta dagoela ondorioztatu du ingurumen eta ekonomia sailen azterketak edateko ura, industria eta nekazaritzaren premiak asetzeko. Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko presidenteordearekin hitz egin dugu gaiaz 'Mezularia'n.
Aierdik esan du edateko eta industriako uraren kalitatea hobetu behar dela, eta horrek bakarrik justifikatzen duela ubidea Erriberaraino eramatea. Lur azpiko hodi baten bidez eramango dute Itoizko eta Esako ura.
Nekazaritzarentzat bederatzi eta hamar mila hektarea arteko beharra dagoela esan du presidente ordeak 'Mezularia'n. Baina nekazariek eurek eta komunitateek izango dutela azken hitza.
la azken hitza.