Itxi

Mezularia

Salhaketa

Aitor Corres: 'Tamalgarria da Jose Antonio Serranoren kasua'

Bilboko presoaren heriotza salatu du Salhaketa elkarteak.

  • 7:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Salhaketa taldeak jakinarazi du Jose Antonio Serrano preso bilbotarraren gorpuak 3 hilabete daramatzala Zaragozako gorputegian. Urrian hil zen Zaragozako Zuerako espetxean preso zegoela. 18 urte isolamendu egoeran eduki zutela jakinarazi dute, eta espetxean behar bezalako osasun arretarik ez duela izan. Heriotza horrek ekarri ziola salatu dute. Antonio Corres Salhaketako kideak 'Mezularia'n hitz egin du.

Forensearen txostenak dituen gabeziak ikusita epaitegiari beste autopsia bat egitea eskatu dio familiak, baina epaileak aukera hori ukatu egin die. Corresek esan du kasua argitu nahian hasitako bidean familiari oztopo asko jarri dizkiotela. Gertatzen ari dena tamalgarria dela azpimarratu du.

azpimarratu du.