Mezularia
Mezularia
San Sebastian bezperako afarira ala Anoetara?
Baterako eta besterako aukera egin duten bi donostiarrekin hitz egin dugu
-
6:29 min
Aurten San Sebastian bezperak Realak Anoetan jokatuko duen partidarekin bat egin du eta horrek buruhauste eta zalantzak sortu dizkio bati baino gehiagori.
Zaporeak proiektuko Oraitz Garciak danborradaren alde egin du. Aurten, gainera Zaporeak proiektuak protagonismo berezia izango du Union Artesanak eurei laguntzeko "Danbor bat, euro bat" ekimena jarri baitu martxan.
Arkaitz Mendozak, bestalde, Anoetako partidara joatea erabaki du. Bartzelonaren jarraitzailea da eta aurten danborradan ateratzeko asmorik ez zuenez, futbolaren alde egin du.