Mezularia
Solasaldia
Marguello auzia eta Puigdemonten Bruselako hitzaldia, hizpide
Ibai Fernandez eta Ivan Santamaria izan ditugu solaskide.
-
25:49 min
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak Marguello auziaren ahozko epaiketa egitea erabaki du. Duela 10 urte, Ibarretxe lehendakari zen garaian, Osasun saileko bi goi karguk eta medikuntza arloko enpresetako bi arduradunek egindako ustezko delitua epaituko da. Administrazio publikoaren kontrako iruzurra, prebarikazioa eta diru publikoa oker erabiltzea leporatzen diete. Ibai Fernandez eta Ivan Santamaria solaskideek aztertu dute 'Mezularia'n.
Bestalde, Carles Puigdemont Kataluniako gobernuko presidenteak Bruselan antolatutako hitzaldiaren berri eman digu Mikel Rotaetxe lankideak. Puigdemontek Europan erreferedumaren berri emateko asmoa du. Horren inguruko hausnarketa egin dute solaskideek.
te solaskideek.