Itxi

Mezularia

Solasaldia

Urtzi Urrutikoetxearekin hitz egin dugu Turkiako kazetarien egoeraz

Ostiraleko solasaldian Eli Zunzunegi eta Olatz Arrieta ere izan ditugu solaskide

  • 23:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nazioarteko Pen klubak Turkiara bisita egin du aste honetan bertako idazleek eta kazetariek bizi duten egoera bertatik bertara ezagutzeko. Ordezkaritza horren partaide izan da Urtzi Urrutikoetxea Euskal Pen Klubeko lehendakaria. 'Mezularia'n eman dizkigu Turkiako kazetarien egoerari buruzko xehetasunak.

Urrutikoetxeak kontatu digu 150 kazetari daudela espetxean, eta, estatu kolpe ahaleginaren ostean, adierazpen askatasunaren aurkako neurri asko hartu direla.

Eli Zunzunegirekin, Kataluniako aktualitate politikoaren errepasoa egin dugu, eta Olatz Arrietak kontatu digu aurrerantzean Belgikako parlamentu federalean parlamentariek ardoa eta garagardoa ordaindu egin beharko dituztela.