Itxi

Mezularia

Tokikom

Lasarten Ipar Martxa taldea osatu dute

Ehun lagun baino gehiago aritzen dira makilak eskuan hartuta oinez.

  • 13:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lasarte-Oriako Txintxarri aldizkariko Iñigo Gonzalezek aurkeztu digu 'Mezularia'n herrian osatu duten Ipar Martxa taldea. Alex Ramos eta Junkal Perez taldeko kideek eman digute euren jardunaren berri.

Eskuan bi makila hartuta, beharrezko teknika erabiliz oinez ibiltzea da ipar martxa. Gorputzeko hainbat atal lantzeko balio duela azaldu digute. Lasarten ehun lagun baino gehiagok egiten dute kirol hori. Ttakun euskara elkarteak hainbat ikastaro antolatu du herritarrek teknika ikasi dezaten.

Herrian barrena ibiltzeaz gain, asteburuetan irteerak egiten dituzte.

egiten dituzte.