Itxi

Mezularia

Solasaldia

Azaroaren 9ko galdeketari buruzko epaiketa, hizpide

Ibai Fernandez eta Ivan Santamaria izan ditugu solaskide.

  • 22:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Katalunian azaroaren 9ko galdeketaren inguruko epaiketaren bigarren saioa egin dute. Lekukoen txanda izan da, eta 2014ko azaroaren 9an galdeketa egiteko erabili zituzten ikastetxeen inguruan aritu dira. Ibai Fernandez eta Ivan Santamaria solaskideek aztertu dute gaia 'Mezularia'n.

Fiskala bere tesia frogatzen saiatu da, alegia, Generalitateako Hezkuntza sailak ikastetxeetako zuzendariak presionatu egin zituela egun horretan zentroak ireki zitzaten. Deklaratu duten lekukoen artean, Hezkuntza Saileko inspektore batek tesi horrekin bat egin du, eta ikastetxe bateko zuzendariak eta hezkuntza sailean ardura zuen beste batek ukatu egin dute.

Generalitateak esan du atzo hasitako epaiketa politikoa dela. Horren guztiaren inguruan aritu dira solaskideak.

ra solaskideak.