Itxi

Mezularia

Lapurdi

'Lur azpia estatuarena da; urrea atzematen badute espropiatu dezakete'

Pampi Olaizola Ezpeletako laborariekin hitz egin dugu Lapurdin egin nahi duten urre mehategiari buruz

  • 9:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur amaituko da Lapurdin urre mehategi egitasmoaren inguruko kontsulta publikoa eta iritzia eman dutenen artean, Euskal Elkargo sortu berria dago. Proiektuak eragiten dien 11 herriko etxeekin eta proiektua salatzen duten alderdi, sindikatu eta elkarteekin bat egin, eta kontrako iritzia eman du, Frantziako ekonomia ministroari eskutitz bat bidaliz. 'Mezularia'n gaia aztertu dugu laborari batekin.

Pampi Olaizola Ezpeletako laborariak eta mehategiaren kontrako plataformako kideak esan digu kezka dagoela inguru horretan. 2015ean jakin zuten inguru horretatik urrea atera nahian ari zela enpresa bat.

Olaizolak esan du lur azpia estatuarena dela eta urrea aurkitzen badute desjabetu egin dezaketeela. Horrek 10 herriri eragingo lieke, beldur dira besteak beste uraren kalitateari eragin diezaiokelako. Ezpeletako piper produkzioarengan ere  izan ditzake ondorioak. Hori dela eta mehategia egiteko baimenik ez emateko eskatu dute.

ko eskatu dute.