Itxi

Mezularia

Zibersegurtasuna

'Enpresa txikiek zibersegurtasuna bermatzeko laguntza behar dute'

Aitor Urzelai Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Innobazio zuzendariarekin hitz egin dugu.

  • 8:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtea amaitu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoak zibersegurtasuna bermatzeko operazio zentroa izango du martxan. Hori iragarri dute gaur Arantxa Tapia eta Estefania Beltran de Heredia, Ekonomia Garapen eta Segurtasun sailburuek. Iaz, Ertzaintzak ikertu zituen delituen ehuneko hamar ziberdelituak izan ziren. Aitor Urzelai Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Innobazio zuzendariarekin hitz egin dugu gaiaz, 'Mezularia'n.

Urzelaik esan du gaur egun enpresetako makina asko Internetera lotuta daudela, eta sarean dauden erasoei aurre egitea ezinbestekoa dela. Zentzu horretan, enpresa ertain eta txikiek egoerari aurre egiteko zailtasun gehiago izaten dutela azpimarratu du eta horiei laguntzea izango da zentro berriaren helburuetako bat.

Asmoa gizartea sentsibilizatzea, formakuntza bultzatzea eta talentua garatzea direla esan du Urzelaik. Munduan gertatzen diren erasoen berri izan eta horiei aurre egiteko lan egingo dute.

 

/p>

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia
  • © EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#