Mezularia
Tokikom
Gipuzkoako herri guztietan mendi ibilaldiak egin ditu J.M. Lizasok
Abaltzisketan hasi eta Zumarragan amaitu, Gipuzkoako herri guztietan ibili da.
-
12:30 min
Karkara aldizkariko Miriam Garciak aurkeztu digu Joxe Mari Lizaso. 59 urte ditu eta iaz, 2016. urtean, Gipuzkoako herri guztietan mendi ibilaldiak egin zituen. Alfabetoaren ordenari jarraituz, Abaltzisketan hasi eta Zumarragan amaitu zuen bere ibilbidea. Urte amaieran Itsaso Ezkiotik banandu eta herri bihurtu ostean, duela gutxi egin du bertara bisita mendi ibilaldia osatzeko.
Baldintza bakarra jarri zion bere buruari: leku beretik bi bider ez pasatzea. Ibilaldien bidez leku eta pertsona asko ezagutu ditu Joxe Marik. Eta ibilbideei buruzko informazio jaso eta idatzi egin du.