Mezularia
ELA
Txiki Muñoz: 'Batzuek ez dute sindikaturik nahi gure gizartean'
ELA sindikatuari buruz azken aldian esandakoei erantzun die idazkari nagusiak.
-
11:14 min
Txiki Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak 'Mezularia'n esan duenez, batzuek ez dute sindikaturik nahi gaur egungo gizartean, eta gaineratu du eurak ez daudela sobera eta indar gehiago behar dutela.
Horrela erantzun die azkenaldian ELAren inguruan entzun diren kritikei, eta autonomia sindikala aldarrikatu du. Subiranista dela, eta aldebikotasunean ez duela sinesten esateko eskubidea dutela uste du Muñozek.
Gizartearen kalitate demokratiko txarra ere salatu du ELAko idazkari nagusiak.
zkari nagusiak.