Mezularia
Politika
Clara Rouget: 'Oier libre geratuko da ondoko orduetan'
Parisko justiziak Oier Gomez larri gaixo dagoen presoa aske uztea erabaki du.
-
3:15 min
Clara Rouget Oier Gomezen abokatuarekin hitz egin dugu 'Mezularia'n presoa aske geratuko dela jakin eta minutu gutxira. Astelehenean bere zigorra etetea erabaki zuen epaile batek, horren ostean Gomezen gain dauden 3 euroagindu prozedurak aske uzteko traba ote ziren aztertu du justiziak. Euroaginduak indarrean jarraitzen duten arren Oier aske uztea ebatzi dute.
Rougetek adierazi du gauerdia baino lehen libre izatea espero dutela, eta laster Baionan izango dela adierazi du. Justiziak baldintzarik ez duela ezarri azpimarratu du.
tu du.