Itxi

Mezularia

Udako ikastaroak

Carmen Agoues: 'Oraingo arazo eta erronkei erantzun nahi diegu'

EHUren udako ikastaroen zuzendariak aurkeztu digu aurtengo urterako prestatu duten eskaintza.

  • 10:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nazioartean punta-puntakoak diren gaiek aparteko lekua izango dute aurten Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetan: Errefuxiatuen krisia, Brexita eta Europar Batasunaren egoera izango dira besteak beste landuko dituzten gaiak.

Carmen Agoues ikastaroen zuzendariak 'Mezularia'n esan du aktualitateari lotutako arazo eta erronkei aurre egitea dela ikastaroen helburua.

36 garren edizioa da aurtengoa, ekainaren 7an  hasi eta irailaren 15ean amaituko dira. Guztira, 139 ikastaro antolatu dituzte.

 

 

>