Itxi

Mezularia

Ziber-erasoa

Alex Etxebarria: 'Segurtasun eta osasun arloak bermatzen saiatu gara'

Azken eguntako ziber-erasoari buruz aritu gara Eusko Jaurlaritzaren Elkarte informatikoetarako zuzendari nagusiarekin.

  • 7:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ostiralean gertatu zen ziber-erasoaren aurrean Eusko Jaurlaritza segurtasunari eta osasuari lotutako arloak bermatzen saiatu dela azaldu du 'Mezularia'n Alex Etxebarriak. Erasoaren berri izan ostean krisi komitea batzartu, eta egoera aztertu zutela adierazi du.

Eraso garrantzitsua izan da Etxebarriaren ustez. Microsoftek martxoan jakinarazi zien etxe horretako sisteman hainbat zulo zeudela, eta, ordutik, horiei aurre egiten aritu da Jaurlaritza.

Etxebarriak azaldu du Eusko Jaurlaritzan ehun mila ordenagailu daudela, eta horiek gainbegiratzen ari dira egunotan.

dira egunotan.