Mezularia
Made In basque
Software produktuen bermea frogatzen du Globe Testing enpresak
Eneritz Zubizarreta enpresako zerbitzu arduradunarekin hitz egin dugu.
-
6:41 min
Globe Testing enpresak Araban du egoitza. Software produktu informatikoen bermea frogatzen dute, edozein motatako aplikazioen froga egiten dutela azaldu du 'Mezularia' saioko ''Made In basque'' atalean, Eneritz Zubizarretak.
Vueling eta Inditex euren bezeroak dira, enpresa horien e-commerce arloaz arduratzen dira. Internet bidezko salmenta zerbitzua eskaintzen diete. 20 langile dituzte Arabako egoitzan. Suitzan eta Bartzelonan ere badituzte ordezkaritzak.
Software frogak egiteko langileen formazioa ere egiten dute. Unibertsitatean eta Lanbide Heziketan eginbehar horri zuzendutako ikasketarik ez dagoenez ingeniariei eta Lanbide Heziketako ikasleei 6 hilabeteko formazio ikastaroa eskaintzen diete.
kaintzen diete.