Itxi

Mezularia

Pertur auzia

Mirena Landa: 'Lehentasuna Perturren familiaren sufrimendua arintzea da'

Giza Eskubideen Katedrak Eduardo Moreno Bergaretxeren desagerpenaz txostena egin du.

  • 7:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur ETA politiko-militarreko kidea zen, eta 1976an desagertu zen, Lapurdin. Orduz geroztik, haren inguruko berririk ez dago. Giza Eskubideen Katedrak desagerpenari buruz dauden datuak bildu ditu. Jon Mirena Landa katedradunarekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.

Mirena Landaren esanetan, behartutako desagerpena izan zen, eta horrek eragotzi egiten du familiaren dolua. Lehentasuna familiaren sufrimendua arintzea da, eta Landak dei egin dio gizarteari Pertur-en inguruko daturen bat baldin badute horren berri eman dezaten.

Perturren desagerpenari buruzko azken instrukizoa 2008 eta 2012 urteen artean egin zuten, eta ezin izan zuten argitu nork hil zuen.

 

zuen.