Mezularia
Mexikotik
Eneko Goia: 'Kaleak hiritarrentzat berreskuratzea da helburua'
Donostiako alkatea hirien garapen urbanistikoaren inguruko jardunaldietan parte hartzen ari da Mexikon.
-
5:55 min
Mexikoko Oaxaca hirian dago Eneko Goia Donostiako alkatea. Aurten Donostia da CIDEU elkartearen buru, eta alkateak Donostiako mugikortasun jasangarri eredua aurkeztu du bertan, eta handik hitz egin digu 'Mezularia'n.
Goiaren esanetan, oinezkoa hirien estrategiaren buru jartzea da asmoa, eta jardunaldietan jasangarritasun hitza behin eta berriro errepikatzen ari direla azaldu du. Kalea hiritarrentzat berreskueratzea ezinbestekoa dela uste du Donostiako alkateak.
Hiri bakoitzak bere eredu eta esperientziak aurkezten ditu, eta horietatik ikasteko asko dagoela azpimarratu du Goiak.