Mezularia
Mezularia
Itsasuko gereziek sormarka eskuratzeko prozesua abian jarri dute
Maryse Cachenaut gerezia ekoizten duen laborariak eman dizkigu xehetasunak.
-
11:10 min
Itsasuko gereziak sormarka izendapena lortzeko prozesua jarri du abian, eta, 'Mezularia'n, Maryse Cachenaut gerezia ekoizten duen laborariak eman dizkigu xehetasunak. Eskari ofiziala egin eta izendapena lortu arte 10 urte pasa litezkeela azaldu du Cachenautek.
Izendapena lortzeko hainbat betebehar dituzte: gereziak landatzen jarraitzen dutela erakustea eta izendapena merezi dutela ikusaraztea. Klimarekin eta lurrarekin zein lotura duen ere agertu beharko dute.
Aurtengo uzta egunotan ari dira biltzen; gereziondoak loratuta zeudela izandako izotzek uzta urritu egin dutela azaldu du.
tela azaldu du.