Mezularia
Klima aldaketa
'Estatu Batuak Parisko akordiotik ateratzea atzerapausoa litzateke'
Unai Pascual BC3ko kidearekin hitz egin dugu.
-
7:22 min
Klimagune jardunaldia egin dute gaur, eta ingurumenaren ingurukoak aztertzen aritu dira aditu eta teknikariak. Bi urtez behin egiten duten topaketan azpimarratu dute gizarte osoak duela erantzunkizuna klima aldaketari aurre egiteko eta, horretarako motibazioa ezinbestekoa dela esan du 'Mezularia'n Unai Pascual BC3ko kideak.
Donald Trumpen gobernuak Parisko akordiotik ateratzea erabakitzen badu, atzerapausoa izango dela esan du. Akordio hori urteetako lanaren ondorioa da bere ustez eta zaila izan zen herrialde guztien arteko gutxieneko akordioa adostea.
ostea.