Mezularia
Made In Basque
Euskadin dauden 'txapeldun ezkutuei' buruzko ikerketa egin dute
Iñigo Ruiz de Apodakak azaldu dizkigu enpresa horien ezaugarriak.
-
8:40 min
Iñigo Ruiz de Apodaka Orkestrako ikerlariak egindako lanari esker, Euskadin txapeldun ezkutu modura sailkatu daitezkeen 35 enpresa topatu dituzte. Euren sektorean puntako enpresak izaten dira, baina inork gutxik izaten du euren arrakastaren berri. 'Mezularia'n eman dizkigu xehetasunak.
Bezeroak beste enpresa batzuk izan ohi dira, eta ez duten nahi izaten euren lana agerikoa izatea. Izaera kontua dela azaldu du Ruiz de Apodakak. Ikerketa egin ostean, euren izena jakinarazteko baimena eskatuta, gehienek ezetz erantzun dute.
Txapeldun ezkutu izateko 50 eta 100 milioi arteko fakturazioa izatea, salmenten % 80 atzerrian egitea eta sektoreko enpresen artean lehen postuetan egotea hartzen da kontuan.
zen da kontuan.