Itxi

Mezularia

Bingen Zupiria

'Sinatu dugun hitzarmena estrategikoa da euskararen etorkizunerako'

Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak, lehen aldiz, akordio batera iristearen garrantzia sinbolikoa azpimarratu du Bingen Zupiria Kultura sailburuak.

  • 7:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lehenengo aldia da euskararen gaineko ardura duten erakunde publikoek maila honetako hitzarmena sinatzen dutena, eta sinbologia horren garrantzia azpimarratu du Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Euskadi Irratiko Mezularian. Hitzarmenak bere baitan biltzen dituen bost ildoak "estrategikoak dira", esan du, hizkuntzaren normalizazioarako, bai erabilera bermatzeko eta baita euskaren etorkizunerako ere".

Zupiriak azpimarratu du erakunde guztietatik ikusi dutela "hiztunen kopurua handitu beharra",  "hiztun euskaldunok erabilerarako pausoa ematea", "horretarako behar ditugun tresnak baliatzea" eta "agerikotasun bat edukitzea munduaren aurrean".

Alde horretatik, emango dituzte erakundeek urratsak "aho batez", hainbat ekimen zehatzetan. Kultura sailburuak adibideetarako azpimarratu du, Ipar Euskal Herrian euskarazko irakasleak formatzeko bide berriak zabalduko dituela hitzarmen honek.

 

honek.