Mezularia
Andoni Loinez
N-1eko geralekuak kendu egingo dituela agindu die Diputazioak gidariei
Marisol Garmendia diputatuarekin batzartu aurretik errepide nagusi horretan geratzeari uko egingo diotela iragarria zuten TSST konpainiako autobus-gidariek.
-
6:06 min
Andoni Loinez TSSTeko langile batzordeko ordezkariak gaur eguerdian Marisol Garmendia Gipuzkoako Mugikortasun diputatuarekin izandako bileraren berri eman digu Mezularian.
Azaldu digunez, Aldundiko agintariek hitz eman dute N-1 errepideko geraleku guztiak kendu edo aldatu egingo dituztela. Irurakoa sahiesteko, Katategiko industriagunean sartuko dira autobusak hemendik aurrera.
Diputazioak, alerta sistema bat jarriko du geralekuan, autobusek alferriako sarrera egin ez dezaten, bidaiariak hartu edo utzi behar ez badute.
adute.