Mezularia
Aitor Urresti
'Kontsumoa murrizteko, energia ezagutza herritarren esku utzi behar da'
EHUko irakasleak eraikinak energetikoki eraginkor izateko zein material diren egokienak aztertu ditu, Gasteizko adibide praktikotik abiatuta.
-
12:10 min
Hainbat materialek dituzten propietateak aztertu eta modelo matematikoak egin ditu Aitor Urresti EHUko irakasleak, aurkeztu berri duen tesian.
Europatik datozen legeetara egokitzeko aldaketa asko egin beharko dira eraikuntzetan eta ikerketa asko egiten ari dira arlo horretan. Baina azpimarratu du, gure etxeetako ohiturak aldatuta, oraindik asko hobetu genezakeela energia eraginkortasuna.
Alde horretatik gehitu du "derrigorrezkoa dela energiari buruzko ezagutza gizartearen esku uztea, norberak bere etxean eraginkortasuna hobetzeko pausuak eman ditzan".