Mezularia
Tokikom
Senegalera bidaia Lasarteko Dinbi Banda batukada taldekoek
Kay Ta To proiektuaren barruan egin dute bidaia. Senegalgo musika taldeekin zuzeneko harremana.
-
13:11 min



Lasarteko Dinbi Banda batukada taldeko Estitxu Garmendiak eta Mari Karmen Ormazabalek Senegalera egindako bidaia kontatu digute. Kay Ta To proiektuaren barruan izan dira bertan. Abuztuko lehen bi asteak igaro zituzten, Kansalan, familia baten etxean.
Zuzeneko harremana izan dute hango musikariekin. Perkusionistak dira, eta Senegalgo doinuak ikasi eta hemengoan han irakasten saiatu dira. Hiru disko ekarri dituzte besapean. Hara joan aurretik, Lasarten, eskola eta botika material bilketa egin zuten Senegalera eramateko. Uste baino askoz gehiago bildu zuten. Pozik daude, esperientzia ederra izan delakoan, berriz bueltatzeko asmoz dira.