Mezularia
Politika
Zelai Nikolas: 'Espainiako gobernuak salbuespen egoera ezarri du'
Zelai Nikolas 'Mezularia'n izan da Gure Esku Dagok Kataluniako prozesuaren alde deitu duen manifestazioren berri emateko.
-
Zelai Nikolas
4:23 min
Elkarrizketa 'Mezularia'n Zelai Nikolasi. Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du Kataluinaren erreferendumaren bezperan. Kataluniari elkartasuna adierazi nahi diete. EAJk eta EH Bilduk bat egin dute deialdiarekin, baita beste hainbat eragilek ere.
Egoera larria delako antolatu dute manifestazioa. Katalunian, Espainiako gobernuak salbuespen egoera ezarri duela uste du Zelai Nikolasek. Bilboko kaleak bete nahi dituzte. Gure esku Dago, igandean, urriaren batean Kataluinan izango da. Eskatu omen diete Kataluinatik euskaldun bezala ez nabarmentzeko. Modu lasaian joateko gonbita egin du Zelai Nikolasek.