Itxi

Mezularia

Elkarrizketa

"Etxeparek hartua duen bidea nire egin eta garatzen jarraitzea dut erronka"

Irene Larraza izango da Etxepare Institutuko zuzendaria Miren Arzalluzek utzitako lekua hartuz. Azken urteetan erakundeak abiatutako bideari jarraitzeko asmoa adierazi du Mezularian.

  • 3:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Komunikazio zientzietan lizentziatua da Irene Larraza. Tolosan jaioa, 47 urte ditu, eta azken urteetan Etxepareko Kulturaren Sustapen eta Hedapenerako zuzendari kargua izan du. Aurrerantzean Etxepare Institutuko zuzendaria izango da.