Mezularia
Made in Basque
Laktosaren kalitatea neurtzen duen biosentsorea, esne sektorearen eskura
Asier Albizu Biolaneko zuzendari eta sortzaileak azaldu ditu 'Mezularia'n Biomilk 300-ren funtzioak. DSM multinazionalarekin merkaturatuko dute nazioartean.
-
6:00 min
Biolan Microbiosensores konpainiak biosentsoreak garatzen ditu nekazaritzako elikagaien kalitatea eta segurtasuna neurtzeko. Mundu mailako liderra da sektore horretan, eta berriki akordioa sinatu du DSM multinazionalarekin esnearen laktosa maila neurtzen duen Biomilk 300 garapen berritzailea esklusiban merkaturatzeko. Asier Albizu Biolaneko zuzendari eta sortzaileak azaldu ditu 'Mezularia'n Biomilk 300-ren funtzioak.